Barañaingo Udalak, Navarra Sumaren udal taldeak, 19 bideozaintza-kamera jarriko ditu. Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen abenduaren 22an, kontratua egiteko lizitazioa. Kontratu horrek 64.500 euroko balio zenbatetsia du (BEZik gabe), eta eskaintzak aurkezteko epea hilaren 14an amaitu zen.
Udalak azaldu duenez, helburua da "delituzko ekintzak prebenitzea, saihestea eta/edo desagerraraztea, debekatutako guneetara sarbideak kontrolatzea, eta udaltzaingoari dagozkion lanak erraztea". Udalak dio kriminalitate indize handia duten guneetan ezarriko dituela.
Herritar talde batek batzarra deitu du hilaren 24rako, kameren instalazioa aztertzeko eta auzotarren parte-hartze falta eta gardentasuna salatzeko. Gainera, otsailaren 11rako mobilizazioa iragarri dute.
¿Video-vigilancia en Barañain?
— El ojo te ve. (@BaraKamarak) January 14, 2022
Bideo-bigilantzia Barañainen?
????Otsailak 11. Kalera!!
????11 Febrero. ¡A la calle! pic.twitter.com/yq5jQH5On9
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!