Ikasle garraiatuen egoera salatu dute Oltza Zendeako gurasoek

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 5a, 08:00

Auto karabana martxa egin zuten Orkoiengo ikastetxetik Arazuriraino, COVID protokoloak ezarritako eskola autobusaren ordutegien kontra. Eskolaz kanpokoak egitera behartuta daude herrietako ikasle txikiek, hezkunzta departamenduak eskaintzen dien garraioa erabili nahi badute.

Hezkuntza garraio justoa denontzat, hori aldarrikatu zuten Oltza Zendeako guraso eta ikasleek atzo eguerdian egindako protestan. COVID protokoloak, jardunaldi jarraitua inposatu du ikastetxeetan eta honek eragiten dituen kontziliazio arazoak ekiditeko eskolaz kanpoko jarduerak ezarri dira eskola guztietan. Hezkuntza departamentuak herrietako ikasleak garraiatzen dituzten autobusak jarduera hauen amaierararte atzeratu ditu eta horrek gurasoen haserrea piztu du, beren seme alabak, ikastetxean arratsalde erdirarte egotera behartzen dituelako.

Bi aste daramatzate protestan eta momentuz Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariak ez du bere jarrera aldatzeko asmorik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!