16 eta 17 urteko kartzela zigorrak Orkoiengo talde sexu erasoko egileendako

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 15a, 09:46

 

Nafarroako Auzitegiko Lehen Atalak 17 eta 16 urteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie akusatuak ziren  bost lagunetatik hiruri, 2019ko azaroaren 29an Orkoienen "adimen-atzerapen moderatua" duen emakume baten aurka egindako bortxaketa bategatik.

 

2019ko azaroak, sare sozialen bitartez ezagutu zuen biktimak bortxatzaileetako bat. 23 urte zituen orduan. Cadreitatik Orkoienera joan ziren bost lagunak. Herriko parke batean, emakumearkein elakrtu eta sexu harremanak izatera behartu zuten. Sententziak argi ikusi du, honetarako intimidazioa erabili zutela akusatuek. Ez dago probatuta ordea beste bi lagunek parte hartu zuten edo ez, kotxean zai geratu baitziren. Horregatik ez dituzte zigortu. Biktima auzitegiko mediku batek aztertu zuen azaroaren 30ean, eta baginako lesioak zituen. Gertakarien ondorioz, salatzaileak trauma-osteko estresa du.

Biktimaren "adimen-atzerapen moderatuak" kasua bereziki delikatua izatea ekarri du. Emakumearen babeserako ate itxian egin zen epaiketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!