Larunbatean ospatuko dute Barañaingo eguna

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 27a, 13:26
Iaz balkoietan eta aktuaziorik gabe ospatu zuten. (Argazkia: Plazaberri.info)

Aurten Barañaingo kultur arloko hainbat lagunek 12:00etan Udaletxeko Plazan zortziko bat dantzatzeko deia egin dute.

Oraindik ez da momentua ekitaldi jendetsuetarako baina aktuazioak egongo dira, Afu! talde barañaindarrak kontzertu bat egingo du 100 pertsonetarako Kultur Etxeko plazan. Goizean Kantuz taldea Udaletxe Plazatik abiatuko da, eta txistulari eta bertsolariak batera Barañaingo plaza eta terrazak musikaz girotuko dituzte. Aurten bai ospatuko da Barañain-Tsunza lasterketa, baina birtuala izanen da, Strava aplikazioaren bitartez.

Aurten Barañaingo kultur arloko hainbat lagunek 12:00etan Udaletxeko Plazan zortziko bat dantzatzeko deia egin dute, betiere osasun neurriak errespetatuz. "Keinu txiki baina hunkigarri honek Barañainen herri izaera eta gure kultura bultzatzeko beharra islatu nahi ditu". Halaber, koadrodun zapia eramateko deia egin dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!