Ekitaldiak egiteko ezintasuna salatu dute Barañainen

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 25a, 10:57

Araudia beteko luketen jardueretarako baimen falta salatu dute kolektiboek.

Atzo izan ziren hastekoak jaiak Barañainen. Pandemiarengatik, baina, udalak bertan behera utzi ditu ospakizunak. Segurtasun neurri guztiak beteta, barañaindarrek hainbat ekitaldi egiteko nahia erakutsi dute egunotan. Udalak, baina, ez die baimenik eman. 

Atzo hainbat kolektibo eta auzotar Lakuko anfiteatroan bildu ziren, egunotan jarduerak egiteko udal baimen falta salatzeko. Kolektiboek ez dute "Navarra Sumaren itxikeria" partekatzen, eta kritikatu dute, "egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak beteko lituzkeen kultur ekitaldi txikietarako baimenik ematen ez den bitartean, joan den asteburu honetan Iruñean ekitaldi masiboak egin zirela, urruntze neurriak bete gabe". Udaletik, bestalde, ardurarako eta data hauetan segurtasuna mantentzeko deia egin zuten atzo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!