Barañaingo kultur eta kirol jarduera guztiak eten ditu udalak

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 13a, 11:23

Koronabirusaren aurkako udal plana onartu du Barañaingo alkateak ebazpen bidez.

COVID-19 birusa ez zabaltzeko asmoz Barañaingo Udalak hainbat neurri hartu ditu:

  1. Barañaingo Udalak antolatzen dituen udal jarduera guztiak bertan behera uztea, baita udal instalazioetan egiten direnak ere, kultura, kirol ikastaroak eta kultura ekitaldiak besteak beste. Era berean Baragazten, Udal ludotekan eta Barañain Auditorioan egiten diren jarduerak bertan behera geratuko dira.
  2. Udal kirol instalazioak ixtea (Lagunak UZ eta Udal kiroldegia), baita erretiratuen klubak ere.
  3. Barañaingo astearteetako azoka txikia ez egitea.
  4. Herritarrak hartzeko ordutegia ohikoa izango da udal egoitzetan. Bertaratzea bakar-bakarrik ezinbestekoa bada gomendatzen da. Horretarako, udalarekin harremanetan jartzeko bide telematikoak erabitzeko eskatu dute.
  5. Udal lokalen lagapena bertan behera utzi dute.
  6.  Segurtasun, larrialdi eta garbiketa zerbitzuek normaltasunez funtzionatzen jarraituko dute.

Neurriak 15 egunetarako ezarri ditu Barañaingo Udalak, beti ere berriak ezartzen ez badira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!