Eraso sexistak gaitzesten dituen kartelari eraso egin diote Oltza Zendean

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 6a, 08:22

Eraso sexistarik ez dela onartuko dioten hiru karteletan 'ez' hitza ezabatu dute eta beste bat osorik eraman dute. Zendea Oltzako udalak salaketa jarri du dagoeneko eta egindakoa gaitzetsi du.

Urte hasieran jarri zituzten erasorik onartuko ez dela dioten kartelak. Horietatik bat dagoeneko ez dago bere tokian eta beste hirutan pintaketak egin dituzte, edo hobeki esanda 'ez' hitza ezabatu dute. Oltzako Zendeak EZ du eraso sexistarik onartzen diote kartelek eta sabotaia pairatu dute, Udalak dagoeneko Foruzaingoan jarri du salaketa eta gaitzetsi egin ditu gertaerak osoko bilkuran. 

Kartelak Ibero herriaren sarreran daude, ororbian, Asiainen eta Arazurin. Duela hilabete batzuk izan ziren erasoak eta hasiera batean "baldakeria" bat izanen ote zen ez zioten gehiegizko garrantziarik eman baina karteletako bat desagertzearekin ohartu ziren larritasunaz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!