Tailer feministak Barañainen, asteburuan

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 6a

Larunbatean emakumeei zuzendutako hitzaldia izanen da bat,  gizonei zuzendutako mintzaldia bestea.

Emakumeen ahalduntze feminista izanen dute aztergai Alaitz institutuan. Emakumeei zuzendutako hitzaldia izanen da 10:00etatik 13:00etara eta  Emagin elkarteko emakumeak izanen dira gidari. Gizonak berdintasunaren bidean izenekoa berriz, gizonei bideratua izanen da 10:00etatik 14:00etara. Jabi Arakamak hartuko du hitza Gizoneneako kide da bera. Bihar izanen dira biak.

Poteen artean hitzaldia eginen dute igandean 19:00etan. Akelamendin jarri dute hitzordua eta galdera bati erantzuna ematen saiatuko dira: Zergatik antolatu emakumeak bakarrik? 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!