Organikoa biltzeko edukiontziak gaur eta bihar aldatuko dituzte Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 18a, 08:11

Argazkia: Iruñerri mankomunitatean dauden bosgarren edukiontzietako bat. / Iruñerriko Mankomunitatea

1.000 kilogramoko edukiera duten 79 ontzi daude egun, eta 2.400 kilogramoko edukiera dutenengatik aldatuko dituzte.

Barañain izan zen aitzindaria. 2013an, materia organikoa bereizita jasotzen hasi zen aurreneko herria izan zen Iruñerrian. "Bostgarren edukiontzia" deritzotena ipini zuen.

2014an, Iturrama, Mendebaldea, Ermitagaña, Donibane eta Etxabakoiz auzoak batu ziren, bai eta Zizurko herria ere. Iaz, Iruñerriko gainontzeko txokoetara zabaldu zen neurria.

Orain, orain hiru urte hartutako bidea segituko dute, kontainer handiagoekin, baina. Iruñerriko eskualdean jarritako edukiontzien berdinak izanen dira ipiniko dituztenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!