Bere bikotekidea ustez fisikoki erasotzeagatik atxilo eraman zuen larunbat goizaldean Udaltzaingoak Barañaingo 23 urteko mutila. Erasoa jasan zuen neskak salaketa jarri du bikotekidearen kontra.
Barañaingo Udalak eman du gertatutakoaren berri, eta erasoa gaitzetsi du. Halaber, eraso sexisten aurkako udal protokoloa aktibatu du. Ohar batean, udalak "babes osoa" adierazi dio biktimari, eta atxikimendua adierazi dio Barañaingo mugimendu feministak deitutako mobilizazio orori.