Musika Zuzenean elkartean hamabost urte bete ditu eta ospatzeko hamabost kontzertuko bira antolatu dute hamabost egunetan zehar. "Kontzertu bira osoan tokian tokiko eragileekin egin dugu bat", azaldu dute antolatzaileek. Iruñean, Egun Motelak kolektiboarekin batera antolatu dute emanaldia eta kolektiboko kideez gain Saguxar artistak ere hartuko du parte. Arratsaldeko 18:30ean Laban izango da ekitaldia.
Zikloko hirugarren proposamena izango da Mikele Urroz Zabalza eta Lucia Ezker Rekalderen Mendia lana. Mendizale bat du ardatz, mendia utzi eta familiarteko baten errautsak uzteko bertara itzultzeko deia egiten duena. Arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan.
Napikek emakumeak euskal pilotaren munduan ikustarazteko ekimen berri bat abiarazi du: "Emakumea eta pilota" film laburren lehiaketa
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |