Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren kontura Gaiarren antZokian 'ARTEA' taularatuko dute. Airean jar dezake artelan batek adiskidetasun harreman bat? Yasmina Reza frantses dramagilearen (Paris, 1959) komedia entzutetsu honetan, pintura eztabaidagarri batek laguntasunaren oinarriak astinduko ditu. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza izango dira oholtza gaineko protagonistak.