Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin eta Nafarroako Liburutegiarekin batera, MO. Behi euskaldun baten memoriak liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du. Iruñeko Nafarroako Liburutegian maiatzaren 10era bitarte dago ikusgai.
MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu?
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.