Euskal Telebistako Go!azen telesail arrakastatsua Baluarten bueltan izango da 11. urteurrenaren kontzertu emanaldiarekin. Aldaketak izan dira Basakabin, beraz ez galdu! Arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean. Sarrerak salgai.
Mundua abenturak bizitzeko kutxa handi bat da. Kutxartean antzezlanaren bi protagonistak kutxa batzuetan bizi badira ere, ametsezko lekuetara bidaiatzea imajinatzen dute.
Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen Lapurdiko Errobi talde mitikoak 50 urte bete ditu oholtza gainean eta horixe bera ospatzeko biran izango dira Gaiarre Antzokiko oholtzan. Taldea jardunean aritu zen 1985 arte, eta urte horretan kaleratu zuen azken albuma, Agur t’erdi. Esperotako itzulera da, ibilbide oso bati oroitzapena egiteko bira honek amaituko duena. Arratsaldeko 20:00etan.
Sergiok estilo modernoko margolan bat erosi du dirutza handiaren truke. Marcosek, haren lagunak, koadroa gorroto du eta ez du sinesten Sergiori hura egiazki gustatzen zaionik. Hirugarren adiskide bat, Ibon, bitartekaritza lana egiten saiatuko da Marcosen eta Sergioren artean. Artea antzezlana taularatuko dute Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormazak, Zizur Nagusiko Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan, sei euroren truke.