Sergiok estilo modernoko margolan bat erosi du dirutza handiaren truke. Marcosek, haren lagunak, koadroa gorroto du eta ez du sinesten Sergiori hura egiazki gustatzen zaionik. Hirugarren adiskide bat, Ibon, bitartekaritza lana egiten saiatuko da Marcosen eta Sergioren artean.
Artea antzezlana taularatuko dute Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormazak, Zizur Nagusiko Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan, sei euroren truke.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.