Liburuaren arbola erakusketa ikusgai dago Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Areto Nagusian. Gorka Arresek sortu du, eta liburua zer den ulertzeko eta haren garrantzia azpimarratzeko diseinatu du. Liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia. Urtarrilaren 23ra bitartean ikusgai, goizeko eta arratsaldeko ordutegian, eta 20an, Arresek bisita gidatua egingo du arratsaldeko 17:30ean.
Udalak “alternatibarik gabe” gaztetxea desalojatu nahi zuela salatu zuten irailean eta bi eguneko elkartasun jaialdia antolatu dute orain Burlatako gaztetxean. Urtarrilaren 17 eta 18an gaztetxearen beharra aldarrikatzeko kontzertuak egingo dituzte. Sarrerak bihartik aurrera salgai Orreaga, Amadeus eta Ezpala tabernetan.