'Egile nafarren euskal literaturaren antologia' mahai ingurua gidatuko du Juankar Lopez Mugartzak eta mahaiaren bueltan izanen dira Garazi Otxagabia, Aiora Sampredo eta Alvaro Rabelli. Hainbat belaunalditako lanak izan ditu egile bakotzaik aztergai. Arratsaldeko 19:00etan Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan, Salesaren aretoan.
Inextremis konpainia nafarraren hirugarren ekoizpen eszenikoa da eta Tanttaka Teatro konpainia gipuzkoarrarekin batera ondu dute. Fernando Bernuesek zuzenduko du Marc Crehuet antzerkigile katalanaren testuan oinarritutako lana. Umore beltzeko ukituak dituen komedia soziala da. Zer gertatuko litzateke, afari batean, manifestazio girotik urrun, istiluen aurkako polizia batek eta haren biktimak topo egingo balute? Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak txarteldegian eta online erosi daitezke.
Maiatzean estreinatu zuen Jaso ikastolak Itsas 7 musikala eta Baluarten taularatuko dute orain. Musikalak landa-eremuko despopulazioaren arazoan zentratzen du bere ekintza, fikzio distopiko baten bidez; kutsaduragatik gizakiak itsaspean bizitzera joan behar izan diren mundu bat islatzen du. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarrerak hamabost euroan eskuratu daitezke.