Inextremis konpainia nafarraren hirugarren ekoizpen eszenikoa da eta Tanttaka Teatro konpainia gipuzkoarrarekin batera ondu dute. Fernando Bernuesek zuzenduko du Marc Crehuet antzerkigile katalanaren testuan oinarritutako lana. Umore beltzeko ukituak dituen komedia soziala da. Zer gertatuko litzateke, afari batean, manifestazio girotik urrun, istiluen aurkako polizia batek eta haren biktimak topo egingo balute?
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak txarteldegian eta online erosi daitezke.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.