Astearte honetan Golem zinematokietan egiten ari diren Zinema eta Zientzia ziklora film klasiko bat iritsiko da: ‘Baby Hezten’ edo, gaztelaniaz itzuli zuten bezala, ‘La fiera de mi niña’, Howard Hawks-ek 1938an egin zuena. Pelikula jatorrizko bertsioan emanen da, ingelesez, euskarazko azpitituluekin. Idoia Mujika CSIC-Zientzia Ikerketarako Goi Zentroko ikerlaria eta EHUko Materialen Fisika Zentroko kimikariak gidatuko du proiekzioaren ondoko solasaldia. Emakumeen presentzia murritza zientziaren arloan eta erreferenteen falta izanen dira hizketaldiaren abiapuntuak. Proiekzioa Golem Baionan izanen da, 19:00etan.
Munduari bira eman zion ontzia eleberri ilustratua plazaratu du Joseba Sarrionaindiak eta liburuan aurkezten diren irudi eta posterrak bildu dituzte erakusketa antolatzeko. Otsailaren 22tik martxoaren 9ra arte luzatu dute epea eta egongo da ikusgai Iruñeko Planetarioan. Goizez zentroentzako bisitak antolatuko dira, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara publikoari irekita egongo da.