2024/03/05 19:00

Zinea

Zinema eta Zientzia zikloan Idoia Mujika kimikariak aurkeztuko du 'Baby hezten' filma

Zinema eta Zientzia zikloan Idoia Mujika kimikariak aurkeztuko du 'Baby hezten' filma
Golem Baiona, Iruñea

Astearte honetan Golem zinematokietan egiten ari diren Zinema eta Zientzia ziklora film klasiko bat iritsiko da: ‘Baby Hezten’ edo, gaztelaniaz itzuli zuten bezala, ‘La fiera de mi niña’, Howard Hawks-ek 1938an egin zuena. Pelikula jatorrizko bertsioan emanen da, ingelesez, euskarazko azpitituluekin. Idoia Mujika CSIC-Zientzia Ikerketarako Goi Zentroko ikerlaria eta EHUko Materialen Fisika Zentroko kimikariak gidatuko du proiekzioaren ondoko solasaldia. Emakumeen presentzia murritza zientziaren arloan eta erreferenteen falta izanen dira hizketaldiaren abiapuntuak. Proiekzioa Golem Baionan izanen da, 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!