Iruñeko autobus geltoki zaharreko nasetan, 18:30ean ospatuko da #Mintzodromoa2023. Hainbat gairen inguruan iritziak trukatzeko gunea da mintzodromoa. Antolatzaileek hiru gai proposatuko dituzte, eta horien inguruan aritzeko gidoia ere bai. Lau-bost laguneko taldeak eginen dituzte, eta 15-20 minutuz gai baten inguruan aritu ondoren, tokia eta gaia aldatu eta beste talde batean arituko dira parte hartzaileak. Nafarroako euskalgintza eta euskal kulturaren hainbat kidek ere hartuko dute parte eta bukaeran zozketak izanen dira. Izena emateko azken eguna martxoaren 17a, hurrengo helbidean.
Maier Irigoien, Isabel Sáez Pérez eta Iker Oiz Elgorriaga egileen Zauria(k) dokumentalaren emanaldia Erripagañako Auzo Lokalean, arratsaldeko 18:30ean. Emanaldiaz gain, Maier Irigoien eta Iker Oiz Elorriagaren eskutik solasaldia.
LGTBI errealitateei buruz, Bihotz, bi hos, bi txotx izeneko bakarrizketa eta harremanetan maitasun erromantikoaren adierazpen eta horrek maitatzeko modu ezberdinengan duen eraginaren inguruko hausnarketa. Garazi San Martin LGTBI+ kolektiboen aktibistaren eskutiken. Bakarrizketa Nafarroako antzerki Eskolan izango da 19:00etan.
Zabaldin arratsaldeko 19:00etan Bertx(H)oriren final aurreko azken saioa. Gai jartzailea Jone Rubio Mazkiaran izango da eta bertsolariak Aitziber Leoz, Sarai Robles, Maddi Agirre, Mikel Lasarte, June Aiestaran eta Jabi Lezaun izango dira.
Idoia Tapiaren eskutik Ludus. Jolasa giza espeziea bezain zaharra da. Jolasa ederra da, baina basakeriak egitera ere eraman gaitu gizakiok. Gainontzekoekin harremantzeko jolasten gara. Norberarekin harremantzeko. Eta hemen nago ni, plastilinaren, etxetxoen eta panpinen artean hautatu ezinik. Arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin, 3€an.
EnerZinema zine jasangarriaren V zikloaren barne Zure platerean hasten da mundua filma eskainiko dute. Bertan izanen dira Ion Fontela lanaren zuzendaria eta Amaia Aierbe gidoilaria. Sarrera doakoa da eta krispetak bantuko dira! Geltokin arratsaldeko 20:00etan.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |