2023/03/23 18:30

Mintzodromoa 2023

Mintzodromoa 2023
Geltoki, Iruñea

Iruñeko autobus geltoki zaharreko nasetan, 18:30ean ospatuko da #Mintzodromoa2023. Hainbat gairen inguruan iritziak trukatzeko gunea da mintzodromoa. Antolatzaileek hiru gai proposatuko dituzte, eta horien inguruan aritzeko gidoia ere bai. Lau-bost laguneko taldeak eginen dituzte, eta 15-20 minutuz gai baten inguruan aritu ondoren, tokia eta gaia aldatu eta beste talde batean arituko dira parte hartzaileak. Nafarroako euskalgintza eta euskal kulturaren hainbat kidek ere hartuko dute parte eta bukaeran zozketak izanen dira.

Izena emateko azken eguna martxoaren 17a, hurrengo helbidean.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!