1868ko uztailaren 14an jaio zen Ingalaterrako familia aberatsenetako batean. Hiru urterekin ama galdu zuen arren, aitari eta amaordeari esker oso kultura handiko emakumea izatera heldu zen. Izan ere, Oxfordeko Unibertsitatean ohorez graduatu zen lehen emakumea izan zen.
Hala ere, gizarte-testuinguru hartan, haren arrakasta ia ohorezkotzat jotzen zen indarrean zeuden genero-murrizketa zorrotzengatik, emakumeei titulu akademiko formalak jasotzea eragozten baitzieten. Baina gure Gertrude ez zen konformatu emaztearen ohiko patuarekin. Eta 8 hizkuntza hitz egiteko gai zenez, mundu osoan zehar ibiltzeko aukera izan zuen.
24 urterekin Teheranera joan zen bere osaba bisitatzera, britainiar ministroa zena. Han biziki maitemindu zen pertsiar kulturarekin eta Henry Cadogan idazkariarekin. Gizonarekiko maitasunak gutxi iraun zuen, baina kulturarekikoak asko. Batez ere arabiera hizkuntzarekin Erronka fonetikotzat hartzen zuen, europar batentzat oso zaila zena. Baina, bere hizkuntza-trebetasunei esker, buruzagi tribalekin, klanen buruekin eta haren-emakumeekin zuzenean komunikatu ahal izan zen, mendebaldeko beste esploratzaile batzuek ez bezala.
Kulturan murgiltzeko gaitasun hori funtsezkoa izan zen gerora goi-mailako inteligentzia militarraren lotura politiko eta ofizial gisa izan zuen rolerako. Lehen bidaia horretatik aurrera, Gertrude Bellek biderkatu egin zituen Ekialdera, Palestinara, Siriara eta Arabiara egindako bidaiak. 1907tik aurrera, Eufrateseko aztarnategi ugaritako ikerketa arkeologikoko kanpainetan parte hartu zuen.
Eta 31 urterekin, Mesopotamiako espedizio arkeologikoarekin bat egin zuen, eta Ujaidirko gotorlekua aurkitu eta dokumentatu zuen, Karbala hiritik gertu. 700 kilometroko bidaia honetan, Bellek antzinako tokiak kartografiatu, neurtu eta argazkiak atera zituen zehaztasun tekniko eta zientifiko handiz. Gainera, bidaia horretan ezagutu zuen T.E. Lawrence izeneko arkeologo gazte bat, geroago mundu osoan Arabiako Lawrence deitua izango zena.
Basamortuarekiko amodioa eta eskualdean bizi ziren tribu nomaden milaka urteko tradizioen ezagutzeko desioa partekatzen zituzten biek. Espedizio horiek zientifikoak izateaz gain, tribuen arteko ezinbesteko kontaktu-sareak estutzeko balio zuten.
Lehenengo Mundu Gerra piztu zenean, Britainia Handiko Gobernuak berehala ikusi zuen Bellenek zeuzkan eskualdeko ezagutzak bere onurako oso baliagarriak izan zitezkeela. Kairoko Bulego Arabiarrak errekrutatu zuen, eta gizonek besterik ezin zuten nagusiak izan inguru hierarkiko hartan Bell emakume ofizial bakarra izan zen.
Handik informazio geografiko eta politiko masiboa eman zuen, adibidez, Arabiar Iraultz Handiaren arrakastarako. Ea bada, orain Historia errepasotxoa egingo dugu: Arabiar Iraultza Handia Otomandar Inperioaren aurkako altxamendu militar bat izan zen, arabiar estatu independente bat sortzeko helburuarekin. Britainia Handiaren laguntza izan zuen eta turkiarrak Ekialde Ertainetik kanporatzeko funtsezkoa izan zen. Izan ere, badirudi Arabiako Lawrencek iraultza hartan lortutako garaipenen zati handi bat Gertrudek prestatutako txosten zehatzek eragin zutela.
Otomandar Inperioa erori zenean, Gertrude Belli Mesopotamiari eta etorkizuneko Irak izendatzeko aukerei buruzko txosten bat eskatu zioten. Hamar hilabete eman zituen idazten. Bukatutakoan, bere ondorioak arabiarren aldekoak izan ziren, eta hori ez zen bere nagusiaren batere gustukoa. Hala ere, ekialdeko idazkariaren postuan mantendu zuten, gobernadore arabiarraren lotura-ofizial gisa.
Hala, 1921eko Kairoko Konferentzia historikora joan zen, Winston Churchillek Ekialdearen etorkizuna zehatzeko zuzendu zuena. Diplomazialari eta jeneralen artean zegoen emakume bakarra zenez, bere ahots aditua erabakigarria izan zen Irakeko estatu modernoa legez ezartzeko. Bera izan zen Faisal I.a emirraren koroatzearen bultzatzaile nagusia errege bezala. Erregealdiaren hasieran tribuetako buruzagien gain bere agintea ezartzen lagundu zion Geetrudek. Errege berriarengan zuen eraginagatik, Gertrude Bell «Irakeko koroarik gabeko erregina» ezizena eman zioten.
Herrialde berriaren mugak zehaztu zituen, Jordaniarekiko eta Saudi Arabiarekiko lurralde-banaketa definitu zuten, mapan lerro zehatzak marraztu zituen, betiere lurraren gaineko zuzeneko ezagutza geografikoan oinarrituta. Eta herrialdeko lehen oinarrizko legeak idatzi zituen.
Azkenik, Bagdadeko Museo Handia sortu zuen, gaur egun Irakeko Museo Nazionala bezala ezagutzen dena. Gorputz eta arima aritu zen ondare arkeologiko mesopotamikoa Europara neurrigabeko esportaziotik babesten. Beti defendatu zuen ideia hau: antigoaleko gauzek beti egon behar zutela sorterrian, etorkizuneko hiritar belaunaldiak hezteko.
Gertrude Bell 1925ean itzuli zen Britainia Handira. Han, familiako arazoen aurrean aurkitu zen, bere familiaren ondasunak murriztu egin zirela egiaztatu zuen, eta gaixotu egin zen. Gero, Irakera itzuli zen, baina pleuresia izan zuen. Bere onera etorri zenean, anaiaren heriotzaren berri izan zuen.
1926ko uztailaren 12an hilik aurkitu zuten Bagdadeko bere etxean, somniferoen gaindosi batek jota. 57 urte zituen. Ez dago jakiterik istripua edo suizidioa izan zen.
Hileta bikainak izan zituen, Irakeko erregearen aurrean, eta jende askok ikusi zituen. Bagdadeko britainiar hilerrian dago lurperatua. Ez zen inoiz ezkondu eta ez zuen seme-alabarik izan. 2015eko Queen of the desert, basamortuko erregina pelikula egin zuten, Nicole Kidmanekin Gertude Bell gisa.