Drogaren kontsumoaren inguruko azken datuek diotenaren arabera, gaur egun oso normalizatua dago droga kontsumoa gizarte mailan. Cristina Illescasek oso ongi ezagutzen duen arloa da. Gizakia Helburu elkarteko psikologoa, bere egunerokoan artatzen ditu adikzio desberdinak dituzten pertsonak. Modu desberdinean kontsumitzen dute gizonek eta emakumeek? Zein testuinguruk eta zein arrazoiek eramaten diete kontsumitzera eta adikzio bat garatzera? Errealitateak argi erakusten du genero-alborapen bat badagoela adikzioei dagokienez, baita horrek dakarren ondorioetan ere. Izan ere, psikologoaren arabera oso gaizki ikusia dago emakume batek adikzioren bat garatzea, gehienetan alkoholari eta analgisoei lotutakoak izaten direnak.