Eski denboraldia laster amaituko du Manex Salsamendik. Ez da denboraldi bat gehiago izan eskiatzaile nafarrarentzat, otsailean Neguko Olinpiar Jokoetan izan baitzen. Bigarren esperientzia olinpikoa izan du 2022an Pekinen aritu ostean.
Urteak ez dira alferrik igaro Salsamendirentzat, eta hala erakutsi du Milan-Cortinako hitzorduan, debutean baino askoz ere indartsuago aritu baita. Ama brasildarra du, eta 2022an bezala, Brasilgo ordezkatu du oraingoan ere.
Bada, herrialde horrentzat marka berri bat ezarri du Salsamendik, esprint klasikoan 48. postua eskuratuta. Bidean izandako oztopo eta ikasketez mintzatu da, bere ibilbidea gertutik ezagutzeko egin diogun elkarrizketan.