Ikustekoak

Nerea Zabaleta eta Maite Solas: "Emakume zientzialariok gure ahotsa entzunarazi behar dugu"

Miren Mindegia Petrirena 2026ko otsailaren 11

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, Nerea Zabaleta ikerlariarekin eta Maite Solas neurozientzialariarekin hitz egiten aritu gara. Zientziaren arloan berdintasuna oraindik erdietsi ez den helburu bat dela nabarmendu dute biek ala biek

Emakume eta Zientzialarien Nazioarteko Egunean, ospatzeko baino aldarrikatzeko gehiago dagoela nabarmendu dute Nerea Zabaleta ikerlariak eta Maite Solas neurozientzialariak. Nazio Batuen Erakundeak izendatutako egunaren helburua emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea den arren, asko gelditzen da hori erdiesteko. Datuak argiak dira: unibertsitateko zientzia ikasketen ikasleen erdia emakumeak diren arren, arloen arteko banaketa desorekatua da: erizaintza ikasketetan %73a diren bitartean, ingeniaritza edo informatikakoan ez dira herenera iristen. "Hodi apurtuaren efektua" ere aipatzekoa da: ikasketen ibilbidean aurrera egin ahala, gero eta gutxiago dira emakumeak: soilik %27 dira emakumeak katedratikoen artean.

Ikasketei bakarrik ez, eta lan arloan emakume zientzialariek aurkitzen dituzten traben inguruan ere mintzatu gara bi zientzialariekin. Kontziliazioa, zaintza lanaren kargak, lidergo eredu maskulinoak, emakumezkoen eredu eta erreferente falta, genero rolak... Azkeneko urteotan eman diren aurrerapausoak nabarmenak diren arren, genero arrakala oso handia da oraindik ere, baita gizonezkoen kontzientziazio eta konpromisoari dagokionez ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!