Eremu euskalduna 64 udalerrik osatzen dute, gehienak, Nafarroako iparraldean. Tartean daude: Altsasu, Arantza, Esteribar, Goizueta, Aezkoa bailara, Leitza, Lesaka, Urdazubi, Ultzama edo Zugarramurdi. 60.000 biztanle inguru, herritarren % ia 10.
Eremu mistoan 48 udalerri daude, tartean: Iruñea bera, Eguesibar, Agoitz, Gares, Deierri, Otsagabia, Uharte, Etxauri eta Zizur Zendea. Eremu ez-euskaldunean daude herririk gehien eta Iruñetik hegoalderagokoak dira gehienak: Tuteratik hasi eta, Alesbes, Argedas, Cascante, Casrtejon, Funes, Caseda, Lodosa, Mañeru, Sartaguda, Valtierra eta Biana. Zonifikatuta dago beraz euskara. Leku batean bizi edo bestean, eskubide batzuk aitortzen dizkio herritarrari edo beste batzuk. Ofiziala da zenbait eremutan, beste askotan ez.
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi, Idurre Eskisabelek dio zatiketa horrek banatu egiten dituela herritarrak eta lurraldearen kohesioa bera zaildu. Eskisabeli egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.