Arrain zatiekin egindako hartzidura da garuma. Feniziarrek asmatu zuten duela 2.500 urte eta erromatarrek errezeta kopiatu zuten. Armada handiez osatutako herria zen, bidaia luzeak egiten zituena eta janaria kontserbatzeko modu ona zen garuma. Pliniok idatzita utzi zuen bere liburuetan errezeta Kartagon eta handik hartu zuten erromatarrek. Bi osagai nagusi ditu: gatza eta arrain soberakinak. Anfora handi batzuetan arrain soberakinak gatzarekin nahasten zituzten eta eguzkitan lau edo bost hilabeteren bueltan garuma prest zegoen. Arrain soberakinek entzima izeneko proteina dute eta horrek arraina zatitzen zuten pixkanaka eta gatzarekin nahastuta sortzen zen garuma saltsa. Hondartzetan uzten zituzten anforak, izan ere, usain handia sortzen zuen saltsa horrek. Orduko gizartean etxean garuma edukitzeak posizio ona edukitzearen seinalea zen. Gaur egun, abangoardiako sukaldean asko erabiltzen da. Eneko Izkue lapiko artean ibili da Irrintzi Plazan garumaz hizketan.