Historia

Baskoiak historian: Tubalen ondorengoak edo gerlari basatiak?

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 21a

Oier Santamaria historialariak 'Desperta Ferro' aldizkariak baskoien inguruan egindako azalaren polemikari heldu dio Falta Zitzaiguna sekzioaren atal berrian

Gaurkoan, gure lurraldeko historiaren inguruan sortu den polemika batetaz nator hitz egitera. Ez dakit Desperta Ferro aldizkaria ezagutzen duzuen. Ezagutzen ez duenarentzat, azkeneko 15 urteetan zehar Historiaren garai eta topiko desberdinak landu ditu aldizkari honek, prestigio handiko editoriala da gure munduan. Horregatik, harritzekoa da azkeneko asteetan gertatukoa. Haien 63. zenbakiaren portadak sare sozialetan sortu du izugarrizko eztabaida. Baskoien inguruan hitz egiten zuten gai honetan, ilustrazioaren aldetik hainbat akats eta erabaki hartu ziren, “euskaltwiterrean” erreakzioak sortu zituztenak.
Hasteko, portadaren protagonistak ditugu. Gizon bat eta emakume bat agertzen dira portada honetan gure pertsonai nagusi bezala eta, hasiera hasieratik ezagunak egiten zaizkigu. Hemendik argazki bat utziko dizuet, ez dakit ezagutzen dituzuen…
Beno, ba ez dakit norbait identifikatu duzuen edo ez, baina sare sozialetako erabiltzaileek Dani Rovira eta Clara Lago aktoreekin identifikatu zituzten, Ocho Apellidos Vascos filmaren protagonistak. Nik, egia esan, nahiko argi ikusten dut paralelismo hori, baina aldizkariak ez du konfirmatu. Horrela izatekotan, uler daiteke broma moduan egitea, broma hau izugarri txarra den arren.Ohikoa da historiako pertsonai “anonimo” hauen irudikapenetan, guk ezagutzen ditugun pertsonaiak erabiltzea. Besteak beste, Joseba Asironen eta Martin Altzuetaren Euskal Herriko Historia Ilustratuan, Julian Iantzi aurkitzen dugu Pedro de Ursua sarraskilariarena egiten.
Horren ostean, badirudi jendeak analisi handiagoa egin ziola gure aldizkari honen portadari eta, hara! Irulegiko eskuan oinarritutako lepokoan, “España” hitza aterarzen zen. Imajina dezakezuen moduan, jendea kexaka hasi zen kontua deskubritu zenean, baina agian kasu honetan interesgarriena, ultraeskuineko profilek izandako erreakzioa izan da.
Desperta Ferro aldizkariak bere akatsa, eta ilustradorearena, onartu eta aldizkaria zirkulaziotik erretiratu zuenean, hispanofobiaz edo euskonazismoz hasi ziren hitz egiten gure sare sozialetan ezagunak diren profil batzuk. Adibide bezala, nik neuk jasotako metzu batzuk aipatu ahal ditut, ilustradoreak españa hitza sartu izana ospatuz eta baskoien inguruko historia subentzionatua eta faltsua deituz. Kuriosoa da nik ez nuela aldizkari honen inguruan ezer idatzi, baina badakizue nola den ‘X’ delako sare soziala, Euskal Herria hitza jarri, eta lau-pa-bost ero ateratzen zaizkuzi harrien azpitik. Hemendik agur bero bat utroll maite hauei, ideia emateagatik sekziorako.
Bromak aparte, logikoa da Desperta Ferrok horrelako akats bat serio hartu izana. Alde batetik haien seriotasunean eragina izan dezakelako eta, noski, haien prestigio eta
erreputazioa afektatua ikusi daitekelako. Baina, bestalde, sortzen duen erreakzioarengatik. Ez dakit Espana hitza jartzearen helburua barne broma bat zen edo elementu ideologiko batekin zerikusia zuen, baina argi da gure historiarekiko eta gure ikerlari eta historialariekiko errespetu falta puntu bat duela.
Beraz, behin marroia haien eskuetan izanda, eskertzekoa da aldizkariaren erantzuna. Hori ba, pena dut orain, ez baitdut eskuratu 63. zenbaki honen lehenengo bertsio hau…


Baskoien irudia historian zehar
Hemen dagoen afera, baskoien historiaren inguruko eztabaidak dira. Baina ez da kontu berria!
XVI. mendean, adibidez, euskaldunon historia bat saiatu zenean idazten, baskoiak Tubalen ondorengoak bezala kontsideratu zituzten. Ezagutzen ez duenarentza, Tubal Noeren semea zen Biblian eta, historia honen bitartez, euskararen jatorria Babeleko Dorrean jarri nahi da! Eta gainera iberiar penintsulako hizkuntz guztien ama zela!
Baina bueno, badirudi baskoiak modu normalean integratu zirela mundu erromatarrean. Noski, haien berezko hizkuntza kontserbatu zuten, eta horrek desberdintzen ditu. Galba enperadorearen garaian bere exerzituan erreklutatuak izan diren, eta inperioaren garaian gutxuienez 2 kohorte baskoi egon ziren.
Hala ere, Salustio, Juvenal eta beste idazle literario erromatar batzuk gerlari basati eta arriskutsuak balira bezala deskribatzen dituzte baskoiak. Kasu batean antropofagia aipatzen da haien artean, gerra garai batean beharrak bultzatuta. Hala ere, “Fames Calagurritana” izeneko episodioarekin nahastea posible da.
Beranduago (Iruñeko erreinua sortu ostean) baskoiak gure gizarte eta herriaren sortzaile bezala landuko dira, gaur egun oraindik mantentzen duguna, eta Europako azkeneko biztanle zaharrak bezala tratatuko ditugu erromantizismotik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!