Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak sexu-heziketan sakontzeko prestakuntza-saio pilotua hasi du Nafarroako hamabi ikastetxetan. Esperientzia Nafarroako Osasun Pubikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin, eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroekin (CASSYR) lankidetzan egiten ari da, baita sexologian adituak diren kanpoko profesionalen tutoretzarekin ere. Horietako bat da hain zuzen ere Itsaso Bakedano, Irrintzi Plazako kolaboratzailea.
Itsasoren Txokoa sekzioan, proiektu berritzaile honen nondik-norakoak azaldu dizkigu sexologoak, eta gurean hainbatetan nabarmendu bezala, sexu-heziketak heziketa orokorrean duen lekua ezinbestekoa dela nabarmendu du. Dagoeneko egin dituzte lehenengo saioak irakasleek formakuntzan, horixe izanen baita proiektu honen baitan Bakedanok izanen duen papera: formatzaileak formatzea.