Silencio roto entre sombras y estrellas hamasei poemaz osatutako liburua da. Bertan Izaro Echaidek bere emozio intimoenak eta bizitzari, bakardadeari eta iluntasunaren erdian argiaren bilaketari buruzko gogoetak biltzen ditu. Txikitatik idaztea gustoko du eta, oraindik, koaderno guztiak etxean gordetzen ditu. "Beti izan dut liburu bat idazteko nahia, baina poema hauek idazten hasi nintzenean ez nuen hori buruan. Poema hauek sortu ziren behar batetik, barrenak husteko beharretik".
Etxean idatzitako poema hauek argitaratzeko aukera izan du Izarok eta ilusio handiarekin eutsi dio erronka polit honi. Euskalduna da bera, baina gaztelaniaz idatzi zituen poemak bere momentuan. "Nik ere ez dakit zergatik idatzi nituen erdaraz. Afizio hontan eragina izan duten idazle gehienak gazteleraz idatzi dutenez, suposatzen dut hortik atera zitzaidala poema hauek erderaz egitea". Hala ere, idazten jarraitzea eta bidai hori euskaraz egitea gustatuko litzaioke. “Aurrerago jendeak irakurtzeko gisa idazten jarraitzen badut, euskaraz idaztea gustatuko litzaidake”.