Jakiak ehuntzen, Zangozako Merindadean ekoitzitako produktuen katalogoa

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 3a, 20:03

Pirinio, Aurrepirinio eta Zangozaldeko produktuez osatutako saskien salmentarako kanpaina martxan jarri dute

Pandemiaren garai ilunetan ere ekimen interesgarriak sortu ziren eta gaurkoan horietako baten inguruan mintzatu gara Irrintzi Plazan. Zangozako Merindadeko hainbat ekoizlek eta erakundeek indarrak batu zituzten tokiko elikadura sistema bultzatzeko eta sustatzeko. Tokian toki ekoizten diren produktuak lurraldean bertan saldu eta kontsumitzeko helburuarekin Jakiak ehuntzen proiektua sortu zen. Eta egun hauetan kanpaina berezi bat egiten ari dira, udaberriko produktuen saskien salmenta hain zuzen ere.

bi saski mota eskaintzen dira: bata, askotariko elikagaiekin, eta bestea, produktu freskoekin. Lehenengoan, Kaiolar ardi-gazta (Otsagabia), Mendiko Memoria ardoa (Oibar), Gukalde melokotoi-marmelada (Artieda), Xorta garagardoak (Burgi), Aranalde te-pastak (Ezkaroze) eta Ekumar eztia (Zangozako merindadea). Freskoen otarrean, Irulegiko arrautzak (Idoate), Pirinekiko Elurte gazta (Aurizberri), espeltazko ogia (Lakabe), Baratzan Blai-ko urazak eta tipulinak (Artieda), Josenea borraja eta infusioa (Lumbier) eta Gukalde kuia-krema (Artieda) daude.

Saskiak Zangozako Merindadeko norbanakoei, elkarteei, tokiko erakundeei eta ostalaritzako establezimenduei zuzenduta daude. Horrez gain, eskualdeko saltokietan zozkatzeko saskiak egongo dira.

Eskaerak ekainaren 6ra arte egin daitezke interneten bidez. Ekainaren 19an eta 20an egingo dituzte entregak. Edozein kontsulta egiteko, deitu 607 67 99 03 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat tejiendoladespensa@cederna.es helbidera.

Irrintzi Plaza saioan Imanol Ibero, ardo ekologikoa ekoizten duen Mendiko Upategia enpresako kidea elkarrizketatu dugu Jakiak ehuntzen proiektuaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!