Xumar Altzugarai: “Euskarazko ikus-entzunezkoen egoera iraultzen ari da pixkanaka”

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 8a, 19:47

Pantailak Euskaraz mugimenduak bigarrenez Pantailaldia antolatu du, ‘Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu’ lelopean

Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu lelopean Pantailak Euskaraz mugimenduak bigarrenez Pantailaldia antolatu du. Maiatzaren 14ra arte izango da eta helburu nagusia euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko aktibazio sozialerako ariketa egitea da.

Ikus-entzunezkoak ikusterako orduan ohiturak aldatzearen garrantzia aldarrikatu du Xumar Altzugarai Pantailak Euskaraz ekimeneko bozeramaleak. Gure hizkuntzan eskuragai ditugun film eta telesailen inguruko informazioa falta dela uste du eta horregatik euskarazko eduki digitalak topatzeko baliabideak ahalbidetu dute antolatzaileek.

2022an egin zen Pantailaldia lehen aldiz. Ordutik hona egoera iraultzen ari direla uste du Altzugaraik. Egun, Madrilen onartutako lege bati esker, streaming plataformek euskaraz hainbat eduki itzultzeko eta bultzatzeko betebeharra dute. Netflixen 262 lan ikus daitezke euskarazko audioarekin edo euskarazko azpidatziekin, eta Amazon Prime Videon, berriz, 267. Filmin plataforman 312 dira. Max plataforman, 51. EITBk bultzatutako Primeran, Makusi eta Guau plataformetan ere eduki asko aurkitu daitezke euskaraz.

Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari ere eskaera garbia egiten die Pantailak Euskaraz ekimenak: Katalunian katalanarekin egiten den bezala, euskarazko edukiak sortzeko eta bultzatzeko araudia indarrean jartzea.

Pantailaldian parte hartzeko pantailakeuskaraz.eus webgunean eskuragai dagoen galdetegia erantzun behar da eta izena eman. Eta euskarazko baliabideen inguruko informazioa jasoko du apuntatzen denak.

Irrintzi Plaza saioan Xumar Altzugarai Pantailak Euskaraz ekimeneko kidearekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!