Julen Linazasoro: "Sare sozialek gure mundu ikuskera eta harremanak distortsionatzen dituzte"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko api. 16a, 12:07

Zein da teknologiarenkin eta sare sozialekin daukagun harremana? Zer daukate sare sozialek, pantailara itsatsita gaituztela? Eguneko zenbat ordu ebasten dizkigute? Pantailekin daukagun harremanaren inguruan hausnartu du Julen Linazasorok argitaratu berri duen Sísifo y las redes sociales (Sisifo eta sare sozialak) saiakeran. 

Hezkuntza digitaleko adituaren arabera, pantailekiko daukagun mendekotasun arazoa "normalizatu egin dugu", larritasunari erreparatu gabe. Horretara begira jarri da liburuan ere. "Liburu honekin, asmoa da irakurleak hausnarketa bat egitea, alde batetik: zer nolako harremana dut sare sozialekin? Eragina dauka nire bizitzan?". Ikerketa desberdinak erabiliz, sare sozialen negozio eredua aztertu du Linazasorok, eta erabiltzaileen osasunean dituen ondorioetan erreparatu du. 

Sare sozialek "bere lana oso ongi" egiten dutela azpimarratu du, algoritmoek erabakitzen dituzten edukien bitartez mendekotasuna eraginez. Hala, gure arreta mantentzea lortzen duten edukiak dira sare sozialak elikatzen dizutenak, eta nagusiki lau direla adierazi du adituak: "Emozio negatiboak sortzen dizkiguten edukiak, desinformazioa, eduki bortitzak eta sexua". 

Guzti horren ondorioz, "Platonen haitzuloan bezala, mundua desitxuratua ikusten dugu sareen bitartez". Hala, nerabeek eta gazteek egiten duten erabileraren inguruan hausnarketarako tartea ere eskaintzen du liburuak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!