Txema Ramirez de la Piscina: "Adimen Artifizialaren inguruko gogoeta kolektibo bat egitea oso beharrezkoa da"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko api. 15a, 12:49

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia Martxelo Otamendi kazetariarekin batera egonen da bihar Altsasuko Iortia Kulturgunean, 'Egiaren balioa desinformazioaren garaian' hitzaldia ematen

Adimen Artifizialaren garapen azkarrak egiaren eta gezurraren arteko muga gero eta gehiago lausotzen duela dirudien garaian, teknologia berriak ekarri ditzakeen ondorioez hausnartzeko eta neurriak hartzeko gogoeta kolektibo bat egitea "beharrezkoa" iruditzen zaio Txema Ramirez de la Piscina kazetari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohiari. 

Martxelo Otamendi kazetariarekin batera, adimen artifizialaz zein eta gezurrak historikoki izan duen erabilera politikoaz solas egiten arituko da bihar, asteazkena, Altsasuko Iortia Kulturgunean, arratsaldeko 18:00etan. Egiaren balioa desinformazioaren garaian izenburupean, historian zehar desinformazioak hartu dituen forma desberdinak aztertuko ditu. "Gezur horiek, izan ere, askotan bide eman dute gerra bat pizteko, eta hori aztertzen saiatuko gara". 

Hitzordua, apirilaren hasieratik zabalik dagoen Txema Arrietaren Gernikak erakusketa kolektiboaren ingurumarian antolatu da, Picassoren obra unibertsala zatikatu, berrinterpretatu eta oraingo testuinguruan kokatzen duena, orduko lekukotasunak berreskuratuz eta egun euskal kulturan erreferentzialak diren zenbait pertsonaren begiradak jasoz, tartean Amets Arzallus, Castillo Suarez, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Eñaut Elorrieta eta Kirmen Uribe, besteak beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!