Ibai Atutxa: "Stuart Hallentzat kultura gudu zelai bat da, boteredunen eta herriaren arteko borrokarena"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko api. 15a, 12:27

Ideologia ezkertiarraren teorizatzaile handienetako bat izandakoaren lanetako batzuk bildu eta euskaraz plazaratu ditu Katakrakek, Ibai Atutxaren itzulpenarekin

Kultura, aurkakotasuna eta boterea izenburupean, Katakrakek Stuart Hall kultur teorialari eta soziologoaren testuetako batzuk euskarara ekarri ditu lehenengoz. Ibai Atutxa izan da testuen hautaketaz eta itzulpenaz arduratu dena, "lan handia izan dena, Hallek ez zuelako liburu formatuan inoiz argitaratu, artikulu formatuan baizik". 

Hallen lanak kultura herrikoiaren eta abagune politikoaren arteko arrakalari begiratzen dio. "Aurkakotasun irakurketa egitea proposatzen du, hau da, sistema kapitalistatik eta sistema kapitalista indartzera bideratutako mezuak zalantzan jartzea, bere orokortasunean". Hala, klase borrokaren esparruaren barrenean kokatzen zituen gainontzeko borrokak Hallek. Atutxak berak nabarmendu bezala, "irakurri beharreko" egile bat da Hall, "izan ere, bere testuinguruan gaur egun daukagunarekin zerikusi handia duelako: eskuin muturraren gorakadaren une bat, kapitalismoa eta neoliberalismoaren optimizazioa gertatzen ari zen momentu bat". 

Ez hori bakarrik, izan ere, eta Euskal Herriaz zuenean hitz egiten ez badu ere, hizkuntza borroka aipatzen du. "Lagundu gaitzake pentsatzen euskararen aldeko borrokan, kapitalismoaren aurkako borroka kulturalaren eremutik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!