Informazio jario etengabeko garai batean bizi garen arren, errealitate gogorrenetako askoren inguruko informaziorik apenas jasotzen dugu. Mundu osoko milioika pertsonari eragiten dieten krisialdi luze, konplexu, humanitario, ingurumen edo politikoak diren arren, ez dute arreta mediatikorik jasotzen. Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak Krisi (ikus)ezinak txostena kaleratu du aste honetan. Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako departamentuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin gauzatu da. Helburua, krisi globalen eta Nafarroaren arteko zubiak eraikitzea da.
Guztira 30 herrialde baino gehiago daude krisi iraunkor batean sartuta. Nazio Batuko Erakundearen arabera, munduan 305 milioi pertsonek behar dute laguntza humanitarioa munduan. Krisi hauen eragileak gerrak, gatazka politikoak edota larrialdi klimatikoak dira kasu gehienetan. Esaterako, 2022an 32 milioi lekualdaketa eragin ditu larrialdi klimatikoak.
Fenomeno hauen ondorioz asko dira herrialde batetik bestera egiten diren lekualdaketak, baina baita herrialde berean ematen diren migrazioak ere. Munduko Medikuen elkartearen datuen arabera, egoera hauek emakumeen kontrako indarkeriak areagotzen ditu. Urtero 12 milioi adin txikiko emakume behartzen dituzte ezkontzera.
Metropoli Forala saioan Nafarroako Munduko Medikuak elkarteko eta Krisi (ikus)ezinak txostenaren koordinatzailea den Jaione Eugi elkarrizketatu dugu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!