Jon Mattin Matxain (EHU): "Kimikarik gabe ezingo ginateke hainbeste pertsona bizi munduan gaur egun"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko ots. 17a, 19:28

Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika fakultatearen 50. urteurrenaren harira Jon Mattin Matxain dekanoarekin zientziaren egungo erronkez mintzatu gara

Elikagaien industria, material kuantiko berriak, ingurugiroa... Ez dira gutxi, ezta makalak ere, zientziak eta, zehazkiago, kimikak etorkizun hurbilari begira dituen erronkak. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika fakultateak 50. urte betetzen dituen honetan, ikerkuntzaren alorrean nagusitzen diren lan lerroez mintzatu gara Jon Mattin Matxain dekanoarekin. 

Ikerketaz gain, formakuntza ere garrantzitsua da fakultatean, Matxainek nabarmendu bezala: "Fakultatetik ateratako 2.000 lizenziatuk eta 650 graduatuk esparru profesional askotan egiten dute lan. Ur, lur eta janari kalitateen analisian, industria farmazeutiko zein kimikotan batzuk aipatzearren".

Gaur egun, Kimika Fakultatea irakaskuntzan eta ikerkuntzan garapen handia duen Zentroa da eta honen adierazle gure Fakultateak Shanghai ranking-ean duen posizioa da. Munduko 10.000 unibertsitateen artean, UPV/EHU, Kimikako jakintza arloan, munduko 151-200 onenen artean egotea hain zuzen ere.

Badago zer ospatu, beraz. Hartara, Kimika gara lemapean, urte osoan zehar eginen den ospakizunez beteriko egitaraua antolatu duten EHU-n. Egitarau osoa fakultatearen webgunean ikusi daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!