Johanna Gezina Bonger, "Jo" Van Gogh-Bonger bezala ezagunagoa, editore nederlandarra izan zen, Theo Van Goghen emaztea izateaz gain; beraz, Vincent Van Gogh margolariaren koinata izan zen.
Izan ere, bera izan zen Van Gogh anaiek elkarri bidalitako gutunak bildu, itzulpena egin eta argitaratu zituena. Eta, horretaz aparte, Vincent ilegorriaren koadroak saldu zituen hura hil ondoren, eta horri esker margolariaren ospea handitzen lagundu zuen.
1862ko urriaren 4an jaio zen Amsterdamen. Nahiz eta emakumea izan, eta 7 anai-arrebaren bosgarrena izan, gurasoek aukera eman zioten eskolara joateko, ingelesa eta pianoa jotzen ikasteko, eta unibertsitateko gradu baten baliokidea lortzeko.
Gaztaroan, Londresen bizi izan zen hilabete batzuetan, eta Britainiar Museoko liburutegian lan egitera iritsi zen.
22 urterekin ingeleseko irakasle bihurtu zen/ingelesa irakasten hasi zen, eta hainbat eskolatatik igaro zen. Garai hartan ezagutu zuen Theo Van Gogh, anaiaren bitartez. Eta momentu hartan bizitza aldatu zitzaion.
Theo Johannarekin maitemindu zen instantean, eta hurrengo urtean Amsterdamera joan zen bere maitasuna adieraztera. Johannak, harrituta eta haserre, ia ezagutzen ez zuen gizon batek berarekin ezkondu nahi zuelako, ezetz esan zion. Baina, temati hutsa zen eta, hurrengo urtean, bere proposamena onartu zuen, eta Amsterdamen ezkondu ziren.
Semea, Vincent Willem, bederatzi hilabete geroago jaio zen, eta senar jauna haurrak urtebete zuenean hil zen. Beraz, gazte-gaztea izanda, alargun geratu zen, nini txiki bat bere kargu eta oso herentzia bitxi baten jabe.
Johannaren Parisko apartamentu bat eskuratu zuen ondare gisa, eta Vincent koinatuaren 200 margolan. Garai hartan inolako baliorik gabe ez zuten koadro haiek; horregatik. ondokoek lan haiek botatzeko aholkatu zioten. Baina berak, kasurik ez.
Herbehereetara itzuli zen, apopilo etxe bat ireki zuen, eta senarraren harreman artistikoak berreskuratzen hasi zen. Kontuan hartu behar dugu Teo arte galeria baten jabea izan zela, eta anaia bizi zenean haren koadro bakar bat ere saltzerik ez lortu, kontaktu asko zituela margolaritza mundu horretan. Eta bertara sartu zen emaztea, ipuinak frantsesetik eta ingelesetik nederlandera itzultzen zituen bitartean, diru pixka bat lortzeko.
Itzultzailea zenez, Van-Gogh anaien korrespondentzia itzuli zuen, eta editatzeko lan egin zuen. Theok anaia gazteenarekin zuen adiskidetasuna 1872ko abuztutik aurrera idatzi zituen gutun ugarietan dokumentatuta dago. Emazteak hiru liburukitan argitaratu zituen gutunak 1914an. Horiekin batera, Vicent Van-Goghen izena ezaguna egin zen, eta horren inguruko ospea zabaltzen hasi zen.
Koinatuaren lanaren zati bat ere hainbat erakusketatara eramateari ekin zion, eta horrek lagundu egin zuen margolarien eta kaleko jendearen artean haren izena ezagutarazten. Gainera, ez zituen koadro guztiak batera erakusten. Batzuk erakusketa batean, beste gutxi batzuk beste batean. Horrela Van-Goghen obrarekiko interesa piztu zuen.
Horren ondorioz, Vincent Van Goghen fama bere heriotzaren ondorengo urteetan hedatzen hasi zen; lehenengo, Herbehereetan, eta, gero, Alemanian eta Europa osoan, hara eraman baitzituen Johannak haren lana eta historia (eskutitzak beste hizkuntza batzuetara itzuli eta argitaratu baitzituen).
Izan ere, Johannak, hasiera batean, arte-merkatari alemaniarrekin eta Paul Cassirer eta bere lehengusu Bruno editoreekin lan egin zuen, Van Goghen pinturen erakusketak antolatzeko Berlinen. Eta handik, Europara.
Gero, Johanna New Yorken bizi izan zen, 1915etik 1919ra; Lehengo Munduko Gerran, beraz. Hura bukatu ondoren, Amsterdamera itzuli zen.
1925eko irailaren 2an hil zen, 62 urte zituela, Larenen (Herbehereak). Hil zenean, Vincenten gutunak ingelesera itzultzen ari zen. Seme bat eta lau biloba utzi zituen.
Gaur egun, Amsterdamgo Van Gogh museoa existitzen bada, bere koinatak ahal zituen koadro guztiak mantendu eta semeari utzi zizkiolako da.
Johanna Van Gogh-Bongerrek bizitza osoa igaro zuen bere koinatuaren lana ezagutzera ematen. Horri esker, munduak ondare hori jaso du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!