Jakin badakigu zinema emakumeek gorputza kosifikatu eta gaztetasunaren eta perfekzioaren eredua betikotzeko tresna oso eraginkorra izan dela: milaka emakumezko pertsonaia sortu izan dira gizonen begirada asebetetzeko. Baina aldi berean perfekzio eta gaztetasun hori arriskutsuak izan zitezkeenez, kontrolatzea eta zaintzea beharrezkoa zen, are gehiago, baita zigortzea ere beharrezkoa izanez gero.
Androzentrismo eta matxismo muturreko honek ezin izan du ekidin, zinemaren historian zehar, errepresentazio hori zalantzan jarri izan duten emakumezko pertsonaiak agertzea, hau da, euren sexualitatearen eta boterearen jabe izanik, bere alde erabili izan duten pertsonaiak. Horietako bat izan zen Mae West handia, sekzio honen irekieran beti entzuten dugun ahots horren jabe: “When I'm good, I'm very good, but when I'm bad, I'm better” edo euskaraz esanda: “Ona naizenean oso ona naiz, baina gaiztoa naizenean, askoz hobea”