Sexu-kontsultategiaren ateak zabaldu zituenetik profil askotariko bezeroak igaro dira Itsaso Bakedanorenetik, nahiz eta 25-40 urte bitartekoak nabarmentzen diren. Sexologoak kontatu digunez sexu heziketari dagokionez egon den hutsunea nabarmena da belaunaldi honetako helduengan. "Sexu-heziketari dagokoinez, analfabetoak gara".
Hartara, Udako Euskal Unibertsitatean Sexu-hezkuntza ikasgeletatik haratago ikastaroa emanen du Bakedanok. Online ikastaroa izanen da, "modu dinamiko eta arinean" sexologiari buruzko kontzeptuetan murgilduko dena. Martxoaren 11tik apirilaren 8ra bitartean emanen da ikastaroa, eta izen-ematea zabalik dago jada UEU-ren webgunean.
Adituak dioenez, sexu-hezkuntza beharrezkoa da bizitzako etapa guztietan baina, batez ere, haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan. Horregatik sexu-hezkuntza egin dezaketen profesionalei formatzea helburu du ikastaro honek, baita familia, guraso, hezitzaile edota beste profesional batzuei ere. Haur eta gazteentzako erreferenteak diren bidelagunei pista metodologikoak ematea, alegia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!