Batzar irekia antolatu duzue, zertarako?
Urtearen hasieran aurkeztu genuen kartel baten bitartez Ekainaren 7rako mobilizazioa deitu dugula Bilbon. Horri begira jarri eta lanean hasteko batzarrak egiten ari gara
Ekainaren 7ra begira jarriko zarete, beraz?
Manifestazio erraldoia izanen da ekainekoa. Bilbon larunbatean ere izan ginen Sarek deitutako manifestazioan eta antzerako estiloan aterako gara kalera gu ere. Alaitasunetik eta herriaren nortasunetik tiratuko dugu.
Gaurko batrzarrean parte hartzeko deia nori egiten diozue?
Herri libre baten bidean lan egin nahi duen orori. Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea gauzatzerik duela pentsatzen duenari, gehiago jakin nahi duenari gaiaren inguruan.
Gure Esku dinamikaren helburuak zein dira?
Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izatea. Beti diote eskubidea badugula, baina ez dugu gauzatzen ahal. Erabakitzea eta herri libre bat izatea da gur erronka.