Aurreko atalean emakumeek indarkeriarekiko duten rolaz aritu ginen Maria Castejonekin, mendekua hartu dute emakumezko pertsonaia zoragarri horietaz.
Telma&Louis-ekin bukatu genuen, zalantzarik gabe indarkeriaz, mendekuaz eta feminismoaz ari garenean ezinbestean aipatu beharreko film bat. Hari horri tiraka jarraituz, ordutik gaur egun harte azpimarragarriak suertatu diren pertsonaia eta aktoreak berreskuratu ditugu. Tarantinoren Kill Bill-eko Manba Beltzetik hasi eta Nawja Nimriren lehen aroko pertsonaietara, Frances McDormand handitik pasatuz.