Angel Erro: “Itzuli dudan poema bakoitzean, gaztelaniaz eta euskaraz oso gauza ezberdinak kontatu ditut"

Pello Argiñarena 2024ko aza. 8a, 14:25

Angel Erro idazleak 'Itzulpena-Traducción' izeneko liburua plazaratu du. Bertan, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako olerkiak biltzen dira. Berak sorturikoak guztiak. Poemak hizkuntza batetik bestera ekartzerakoan formaz eta edukiz zeharo aldatu ditu. "Jolas linguistikoa egin nahi izan dut", hala dio poeta burlatarrak. Metropoli Forala saioan bere poemak entzuteko eta elkarrizketa egiteko aukera izan dugu

Angel Erro poetak 'Itzulpena -Traduccion' liburuarekin 'Navarro Villoslada' literatur saria irabazi du. Hainbeste maite dituen olerkigintza eta itzulpengintza uztarturik lan bakar batean. Elkarren artean jokoan. 'Iruñaldia' zikloan aurkeztuko du liburua Karrikirin, azaroaren 20an, arratsaldeko zazpietan. Ekitaldi berean Petti kantari beratarrak kontzertu akustikoa eskainiko du. Sarrera doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!