Kooperatibismoa eta ekonomia soziala. Pertsona migratuekin gizarte inklusibo bat eraikitzeko izeneko jardunaldia antolatu dute Lizarran Denendako gizarte ekonomiarako sareak eta Esainek, migranteei laguntzeko elkarteak. Bertan Cuidando-te, zerbitzu integralak kooperatiba berria aurkeztuko dute.
Jardunaldia Denendako Sarea proiektutik abiatzen da, Lizarraldean ekonomia sozial eraldatzaileko sare bat bultzatu eta eskualdean ekimen kooperatibo eta komunitario berriak sortzen laguntzea helburu duena. Oraingoan antolatu duten jardunaldian migranteen inklusiorako proposamenak plazaratuko dira. Hain zuzen ere Lizarran eratzen ari den Cuidando-te, zerbitzu integralak izeneko kooperatiba berria aurkeztuko da. Hernanin eta Bartzelonan jada martxan dauden antzerako proiektuak ezagutzeko aukera ere egongo da.
Jardunaldia larunbatean izango da, goizeko 10:30etik aurrera Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean. Irrintzi Plazan Arkaitz Almortza antolatzailearekin hitz egin dugu.