Landa eremukoak konplexurik gabe goiburuarekin kanpaina egiten ari dira landa eremuko zenbait herrietako udal eta mankomunitatek. "Gure imajinarioetan pentsatzen dugu landa eremuko emakumeak lurrarekin konexioa dutenak direla bakarrik. Landa eremuan emakume asko ari da zerbitzuetan, osasungintzan, dendan lan egiten, udalean, nekazaritzan... denak dira landa eremuko emakume", adierazi du Eider Perez de Heredia Goñi Baztango Udaleko Berdintasun teknikariak. Emakumeek ekarpen arrunt ganrrantzitsua egin dute landa eremuaren garapenean eta horixe goraipatu nahi dute Landa Emakumeen Nazioarteko egunean. "Hirian bizi diren emakumeekin batera oztopoak ere badituzte landa eremukoek, eta esanen nuke, diskriminazio gehiago jasaten dutela herrietakoek: lanbiderako sarbidean zailtasun gehiago dituzte eta mugikortasunean ere bai, adibidez. Gure erronka propioak ditugu", azaldu du. Eider Perez de Herediarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.