Historian zehar etxeko lanen, zaintza lanen eta baserriko lanen pisurik handiena izan dute. Landa eremuan, hiru ekintzaileetatik bi emakumeak dira Nafarroan. Kati Leatxek Karekin Kultura izeneko enpresa jarri zuen martxan 2015ean, kudeaketa kulturala eta emozionalerako enpresa.
Lehen sektorean, abeltzain eta nekazarien artean gehienak emakumeak dira. Irati Usandizaga gaztagilea da, Kortariko Bordan, Lekarozen. Hamar urte daramate gazta egiten eta banatzen, baita gaztandegira bisita gidatuak eskaintzen.
Errelebo falta eta despopulatzea dira landa eremuetako arazorik handienak, baita zerbitzuen zentralizazioa ere. Maite Ayarrak Goizuetako osasun etxean lan egin du azkeneko hiru urteetan. Hirigunearekin alderatuta jende gutxiago artatu behar dituzte eta herritarrekin modu zuzenago batean egin dezakete lan.
Nazio Batuak 2008ko adierazpenean esan bezala, landa eremuko emakumeen eta nesken ahalduntzea funtsezkoa da planeta osasuntsu batean etorkizun oparoa, bidezkoa eta baketsua eraikitzeko.