Proiektu berritzailea da Antsoainen martxan jarri dutena: jantoki kolektibo osasungarria goiburuarekin aurkeztu berri dute. Hiru egun daramatza martxan eta lehen egunetan harrera oso ona izan du erabiltzaileen aldetik. 51 pertsona adindu eta menpekotasunen bat duten bizilagunak ari dira jantokira hurbiltzen. "Helburuetako bat da bakardadeari aurre egitea", esan du Antsoaingo alkate Marta Diezek. 'Antsoainek zaintzen zaitu', programaren barruan kokatu dute jantokiaren egitasmoa. "Elikadura osasuntsua ziurtatzeaz gainera, otorduetatik harago doan sozializazioa ere bultzatzea da asmoa", gaineratu du Diezek. Atzo aurkeztu zuten jendaurrean jantokia. Marta Diezi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.