Ruben Goñi: “Bada garaia landa eremuetan bizitzearen alde positiboak nabarmentzeko”

Unai Lako Goñi 2024ko urr. 8a, 19:44

Herri gogotsuak, herri biziak izeneko ekimen berria aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta garapen agentziek

Gazteekin batera landa eremuen inguruko diskurtsoa eta ikuspuntua berritzeko asmoarekin abiarazi dute programa. Helburua, inguru hauetako gaitasunak eta aukerak ezagutzea da eta jendea landa eremuetara erakartzea esperientzia positiboen bitartez, gazteen ikuspuntutik abiatuta.

Profil desberdinetako eta Nafarroako zonalde guztietatik iritsitako 18 eta 30 urte bitarteko zortzi gaztek osatutako talde batek gidatuko du hausnarketa. Programaren ildo nagusietako bat Rural Fest ekimenak izango dira. Doako ekitaldiak izango dira eta bertan lurralde bakoitzeko gazteak buru duten negozio eta elkarteak ikusaraziko dira. Lantegiak eta kontzertuak ere ez dira faltako. Lehenengoa urriaren 18an Untzuen eta ondoren Vianan, Cintruenigon eta Oibarren ere egingo dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!