Genozidio bat, 76 urteko erresistentzia goiburua izanen du bihar Iruñeko Golem zinematokietatik aterako den manifestazioaren pankartak. "Batzuetan iruditzen zaigu kalera ateratzeak ez duela garrantziarik, baina elkartasuna iristen zaie eta indar ematen die aurrera egiteko", esan du Patxi Gerriko protestaren antolatzaileetako batek. "Euskal Herria beti izan da elkartasuna erakutsi duen lurraldea eta oraingo honetan ere ezinbestekoa da kaleak hartzea", gaineratu du. Palestinar herriari elkartasuna adierazteaz gainera Israel egiten ari dena salatzeko deia izanen dela nabarmendu du Gerrikok. Horrez gainera, giza eskubideak betearaz ditzatela ere eskatuko diete erakundeei. Patxi Gerrikori egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.